Albisteak

 

HITZALDIA OTSAILAREN 29AN, ASTEAZKENA: “LAN ETA SOZIAL SEGURANTZAREN ALDAKETAK ETXEKO LANGILEENTZAT”

Etxeko langileen lan baldintza eta Gizarte Segurantzako ordainketan aurten onartu diren aldaketak jakinarazteko Bizkaiko Etxe Langileen Elkarteko ordezkari batek hitzaldia emango du otsailaren 29an, asteazkena, arratsaldeko 18.00etan Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. Saioa, sektore honetako enplegatzaile eta langileei zuzenduta dago eta hurrengo erakundeen artean antolatuta dago:Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenen Zentroa, Gernika-Lumoko Berdintasunerako Udal Zerbitzua eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.