Albisteak

 
Uda honetatik, sustraitze eta familia biltzearen prozeduretan aldaketak sortarazi dituen Atzerritarren legearen Erregelamendu berria dugu indarrean. Araudi honek langile errumaniarren lan baldintzetan eragin zuzena du. Horregatik Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gai honi buruzko hitzaldia antolatu du abenduaren 1ean, osteguna, arratsaldeko 18:30etan Gernikako Caritas erakundearen lokaletan (Goienkale kalea). Hizlaria Eusko Jaurlaritzaren Atzerritarrentzako Arreta Juridikoko Zerbitzuaren abokatua izango da.