Albisteak

 

Sustraize eta familia biltzearen prozeduretan aldaketak sortarazi zituen Atzerritarren legearen araudi berria indarrean da ekainaren 30etik. Gai honi buruzko informazioa zabaltzeko Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak hitzaldia antolatu du, uztailaren 19an, martitzena, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan arratsaldeko 19.00tatik 21.00ra.

Hizlaria Eusko Jaurlaritzako Atzerritarrentzako Arreta Juridikoko Zerbitzuaren abokatu bat izango da.

NOIZ: 2011KO UZTAILAREN 19AN (Martitzena).
ORDUA: 19.00ETAN.
NON: ELAI ALAI ARETOAN (GERNIKA-LUMO).
ANTOLATZAILEAK: Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Eusko Jaurlaritzaren Atzerritarrentzako Arreta Juridikoko Zerbitzua.