Albisteak

 

Urriaren 22 eta 23an Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak  ordezkari politikoei, teknikariei eta euskaldeko gizarte-eragileei zuzendutako atzerritartasunaren eta aniztasunaren kudeaketaren gaineko oinarrizko ikastaroa antolatu du. Kurtsoa, Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Biltzen Zerbitzuko eta  Euskal Behatokiko Ikuspegiko teknikariek emango dute eta Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Zuzendaritzak tokiko erakundeei urtero eskeintzen dien prestakuntzaren partea da. Zortzi orduko iraupena izango du bi saiotan banatuta eta gaiak hurrengoak dira:

 

1. SAIOA

  • EAEko eta eskualdeko atzerritarren deskribapen soziodemografikoa (2 ordu).
  •  Atzerritarren araudiari buruzko oinarrizko kontzeptuak (2 ordu).

2. SAIOA

  • Kultur arteko harremanetako azterketa. Kultur aniztasuna kudeatzeko ereduak eta kultura arteko bitartekotza eta gatazkak (4 ordu).

Ordutegia: Urriaren 22 eta 23an arratsaldeko 16.00tik 20.00ra.
Lekua: Elai Alai (gela txikia). Gernika-Lumo
Apuntatzeko epea: Urriaren 11ra arte, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean. Alondegia, 6. Gernika-Lumo. Tfnoa: 946255122 inmigracion.ssbusturialdea@bizkaia.org