Albisteak

Nueva web 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Biscaytik proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak dagoeneko webgune berria dauka.

Gure mankomunitatearen irudian oinarriturik plataforma modernoa sortu da, erabilgarriagoa eta edukiz betea. Helburua da egungo egoera argi eta azkar eskaintzea, azken finean, mankomunitateari buruz interesgarritzat jotzen den guztia.

www.busturialdekomankomunitatea.org helbidetik zuzenean sartzen zara orri nagusian. Webgunea ataletan banatuta dago eta gure mankomunitateko zerbitzuen informazio osoa ematen saiatzen da. Nabarmentzekoa da, albisteen atala. Gainera, link interesgarriak eta mapa interaktiboa ere badaude.

Web gune hau proiektu handiago baten lehenengo fasea da eta laster herritarrei administrazioko tramiteak etxetik bertatik egiteko aukera eskaini nahi zaie webgune horretan. Nolanahi ere, webgune berria interaktiboa izatea lortu nahi da, baita aldakorra ere, informazio beharren arabera eta mankomunitatean gertatzen diren aldaketen arabera.