Albisteak

 

Etxez etxeko laguntza zerbitzua, zerbitzu soziala, integrala eta komunitarioa da, eguneroko jarduerak egiteko beren kasa baliatzeko arazoak dituzten familia edota pertsonei zuzenduta dagoena.

Araudi honen bitartez zerbitzu hau jasotzeko baldintzak arautzen dira, eta adin nagusikoak direlako edota gaixotasunen bat dutelako autonomia murriztuta duten herritarrentzako da.

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren helburu nagusia autonomia galtzen doazen pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, etxeko laguntza jardueren bitartez edota norbere zaintzan lagunduz. Honela, etxekoen babesarekin edota baliabide osagarriekin, bere ingurunean bizitzen jarraitzeko aukera emanez.