Albisteak

 

Ikasturte honetako lehen hiruhilabetean eskualdeko bederatzi ikastetxek (Mertzede, San Fidel, Seber Altube, Barrutialde Institutua, Gernika Institutua, CIP Gernika eta Arteaga, Muxika eta Busturiko eskoletan) Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak 2008/2009 ikasturtetik urtero antolatzen duen kultur arteko bizikidetza lantzeko sentsibilizazio programan parte hartuko dute. Tailerrak Lehen Hizkuntzako 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta daude. Zentro guztietako 25 ikastaldek (400 ikasle) parte hartuko dute Kultur arteko Bizikidetza eta Integraziorako Biltzen Zerbitzuak diseinatu eta antolatu duen proiektu honetan. Programa Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Zuzendaritzaren diru-laguntza baten bitartez garatzen da. 

Helburuak: Aniztasuna errespetatzeko jarrerak bultzatzea, etorkinei buruz dauden estereotipoak modu kritiko batez aztertzea eta kulturen artean sortzen diren gatazkak konpontzeko jarraibideak ematea.

Tailerrak emango dituzten Biltzeneko laguntzaileak Bulgaria, Marruekos, Argelia, Bulgaria, Errumania, Kolonbia, Ekuador eta Perutik etorritakoak dira. Oso garrantzitsua da tailerrak ematen dituzten monitoreak jaioterri ezberdinetakoak izatea, ikasleen artean etorkinei buruz dauden estereotipoak apurtzeko.

Tailer bakoitza sei ordukoa da, lau saiotan banatuta: 1) Nortasuna eta kultur arteko aniztasuna, 2) Immigrazioa eta estereotipoak. Jarreren azterketa, 3) Gatazkak konpontzeko jarraibideak, 4) Kultur arteko gatazkak: berezitasunak.

Programa beste udalerri batzuetan ere egin izan da, horien artean: Zornotza, Getxo, Durango, Barakaldo, Bilbo, Ermua, Kanpezu, Hernani eta Gasteiz.