Berezitasunak eta irizpide nagusiak

 

Emakumeak shariarekinKultura-aniztasuna eguneroko errealitatea da gure herrietan, lagun ugarik gure eskualdea aukeratu baitute beraien familiekin bizitzera etortzeko.


Etorkin horiek bizitza berria hastera etorri dira gurera, pasa den mendean Busturialdeko hainbat herritar Ameriketara joan ziren moduan edota beste asko Extremaduratik edo Gaztela-Leonetik gurera etortzera bultzatu zituen arrazoi berdinagatik. Historia errepikatu egiten da, baina egungo migrazioaren fenomenoa aztertzerakoan, ezaugarri berezi bi hartu behar ditugu kontuan: globalizazioa eta auzotar berri horien jatorri eta kultura aniztasuna.


Immigrazioaren ondorioz, denbora laburrean, gure eskualdeko gizarte-bizitza aldatu egin da eta aldaketa guztiek errealitate berrietara egokitu beharra eskatzen dute.


Horregatik, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen helburuak izango dira, immigrazioaren arloan, heltzen direnei harrera ona ematea, udalerrietako gizarte- eta kultura-bizitzan herritar immigranteen parte-hartzea sustatzea, eta kultura arteko bizikidetza hobetzea.