Gizarte zerbitzuen oinarria

 

Aurreko legea indarrean jarri zenetik hamar urte baino gehiago igaro direnean, onartu berri da, iazko abenduan, 12/2008 Legea. Oraingo honetan ere, aurrekoetan bezala, legea gizartean gaur egun dugun errealitatera egokitzea da helburua, gizarte-zerbitzuen sisteman azken urteetan emandako bilakaerarekin bat datorren araudia eginez.


Lege berria aurrekoen ildotik doa gizarte-zerbitzuen sistemaren egituraketan eta antolaketan, baina, aipatzekoa da, aurrekoekin konparatuz, aurrerapauso nabarmena planteatzen duela: Gizarte-Zerbitzuen Euskal Sistemaren eraketa da helburu nagusia.


Hortik kanpo, eskubide subjektiboarena da aurkezten digun beste berrikuntza. Horren bitartez, herritarrek zerbitzu batzuk jasotzea exijitu dezakete, betiere, horiek Gizarte-Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio-katalogoan agertzen badira. Hala ez bada, bide administratibo zein judizialetik jo dezakete.