Gizarte zerbitzuen oinarria

 

1983 eta 1985 urteetan, arau-aldaketa nabarmenak izan ziren gure erkidegoko erakundeetan. Aldaketok eskumenetan eta finantzetan zuten eraginik handiena; ondorioz, 1982an onartutako lege hura araudi berrira moldatu beharra zegoen.


Sasoi hartan, Euskal Autonomi Erkidegoan, baziren lege berri baten beharrizana ekarri zuten beste arrazoi batzuk. Nagusia: krisi industrialak eragindako langabeziaren hazkundea; horren ondorioz, ordutik, gizarte-zerbitzuen eginkizunetariko bat ekonomia eta garapenean laguntzea izan da, batez ere, lan merkatutik kanpo dauden pertsonen alde lan eginez.


5/1996 Lege horren ekarpen garrantzitsuenetakoa, berriz, gizarte-zerbitzuen sistema osatu baten antolaketa eta egituraketa izan zen, herritar guztiek zerbitzuak jasotzeko duten eskubidea bermatu eta sustatuko zuena. Helburu horrekin oinarrizko gizarte-zerbitzuak eratu ziren, arlo honetan funtsezkoak direnak. Zerbitzuok, edozein laguntza edo prestazio jasotzekorakoan, lehen harrera eta informazio-gunea dira, eta udal guztiek horiek emateko obligazioa dute.