Gizarte zerbitzuen oinarria

Lakuko zuhaitz baten ikuspegia  

Gizarte-zerbitzuak administrazio publikoaren parte diren momentutik, beste edozein zerbitzu publiko bezala, legedi eta araudi jakin batzuen bitartez antolatzen eta kudeatzen dira. Gure kasuan, Euskal Autonomi Erkidegora mugatzen bagara, gizarte-zerbitzuen antolaketa eta funtzionamendua aztertzerakoan, ezinbestekoa da gure administrazioan ditugun hiru estamentu nagusien (Jaurlaritza, Aldundiak eta udalak) arteko lankidetza. Arlo honen baitan funtzionamendu egokia bermatzeko, nahitaezkoa da aipatutako hiru administrazioen arteko koordinazioa, bakoitzaren eskumenak zein diren argitzea eta zerbitzu egokiak eskaintzeko beharrezkoak diren baliabideak egoki kudeatzea. Hori finkatu eta gero, egunerokoan, herritarrekin zuzenean lan egiten duten zerbitzuetako arduradunek baliabide egokiak izango dituzte, kasuan kasuko beharrizanei erantzuteko.

Legedia

Bestalde, arestian esandakoaren ildotik, gizarte-zerbitzuak arautzeko, gure erakundeetatik garatu den legedia dugu, 1982tik indarrean dena, eta, gaur egungo egoera ulertzeko, lagungarria da horren errepasoa egitea, aldian aldiko aldaketei erreparatuta.