Sarrera

Busturialdeko ikuspegi panoramikoa Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen aldetik ongi-etorri gure erakundearen web orrira.

Mankomunitatea eratzerakoan erakunde hau osatzen duten Busturialdeko 18 udalerrien helburu nagusiak hauek dira, besteak beste: herritarrei eskura dituzten zerbitzu eta baliabideei buruzko informazioa eta orientabidea eskaintzea; autonomia pertsonala galdu duten edo galtzeko arriskuan dauden pertsonen beharrizanei erantzuna ematea; eta, azkenik, babesik gabe edota gizartetik kanpo gelditzeko arriskuan daudenen eta horien familien gizarteratzea sustatzea.

Lehentasunen artean herritarrei erakunde honetatik eskaintzen diren laguntza eta zerbitzuen berri ematea dugu, beharrizana izan dezaketen herritarrek eskura dituzten baliabideei buruzko informazioa izan dezaten.

Gizarte-zerbitzuak guztientzat zabalik dauden baliabide publikoak diren aldetik, asmo nagusia herritarrengana hurbiltzea da eta, horretarako, nahitaezkoa da informazio argia eta erabilgarria ematea.