Emakumeak

 

Emakumeenganako indarkeriari ez

 

 

Indarkeria egoerak bizi dituzten emakumeei premiazko laguntza-baliabideak eskaintzea da zerbitzuaren xedea. Honela, gizarte-langilearen bitartez, beraien beharrizanei egokitutako baliabideak izango dituzte eskura: psikologia- eta lege-aholkularitza, laguntasun ekonomikoak, harrera-etxea...


Bestalde, halakorik behar duten emakumeei ahal denik eta laguntza-zerbitzu onena emateko, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuek koordinazioan lan egiten dute emakumeen aurkako indarkerian esku hartzen duten eskualdeko eragileekin.

Laguntza eskuratzeko

Larrialdietarako telefonoak
SOS DEIAK 112
Gernika-Lumoko Ertzaintza 946270500
Gernika-Lumoko Udaltzaingoa 946270202
Telefono interesgarriak
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea 946255122
Gernika-Lumoko Berdintasunerako Udal Zerbitzua 946257090