Haurtzaroa eta familia

Haurtzaro eta familia arloan, helburu nagusia eskualdeko haur eta nerabeak babesteko lan egitea da, esku-hartze eremuak bi direlarik:

Adin txikikoak babesik gabe edo gizarte-arriskuan daudenean, egoerari erantzuteko beharrezkoak diren baliabideak abian jarri.

Seme-alaben heziketan zailtasunak dituzten familiei orientazioa eta laguntza ematea, egunerokoan izan ditzaketen egoerei aurre egiteko.Familia bat Omako basoan

Aurrez jasotako helburua betetzeko, beharrezkoak diren baliabideak ditugu kasuan kasuko egoerei erantzuteko: hezitzaileen lantaldea, psikologi aholkularitza-zerbitzua, gizarte- eta eskola-laguntza…

Horrez gain, haur eta nerabeekin lan egiten duten eskualdeko beste eragileekin elkarlanean aritzen gara.

Betiere, gure asmoa babesik gabe dauden edo egoera zailak bizi dituzten haurrei, nerabeei eta beraien familiei laguntzarik egokiena ematea da.

Araudia