Pertsona nagusiak

Mayores 

Mendekotasunaren balorazioa gaitasunak murriztuta dituzten adinekoen mendekotasun-maila neurtzeko tresna da.

Balorazio horren bitartez, autonomia galdu duen adinekoaren egoera aztertu, balorazioa egin eta, ondoren, bere egoerari erantzuteko egokiak diren baliabideak zehazten dira; besteak beste, eguneko zentro eta egoitzetako sarbidea, prestazio ekonomikoak, telelaguntza-zerbitzua, etxez etxeko laguntza....

Prozesua abian jartzeko eskabidea Busturialdeko Mankomunitateko bulegoetan egiten da, balorazioa bera Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek egiten badute ere.