Oinarrizko gizarte zerbitzuak

Busturialdeako ikuspegi panoramikoa 


Gizarte-zerbitzuak guztientzat daude zabalik, inongo bereizketarik gabe.

Bertora hurbiltzerakoan, informazioa eskaintzea izango da lehen urratsa, eta, horretarako, gizarte-langileek osatzen duten lantaldea dugu.

Gizarte langilearen eginkizun nagusia, norbait Mankomunitateko bulegoetara hurreratzen denean, gizarte-eskubideei eta baliabideei buruzko informazioa ematea da, eta, beharrezkoa izanez gero, pertsona horrekin egoeraren azterketa eta balorazioa egin ondoren, egokienak izan daitezkeen zerbitzu edota prestazioetara bideratzea.